Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Alkatearen aurkezpena

Alkatearen aurkezpena

Kaixo,

Gure udalerrira pertsona atzerritarrak etortzeak gizartearen transformazio-prozesu positibo eta beharrezkoa eragiten ari da gizarte modernoetan. Dibertsitatea da pertsona, ideia eta kultura berriak ondo hartzen dituzten hirien arrakastaren giltzarria.

Kultura ezberdinak errespetatuz, haiek ulertzen ahaleginduz eta ezagutuz lortuko dugu elkarbizitza hobetzea eta gizarte bertakotzaile eta kohesionatu baterantz aurrera egitea.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, amazigheraz, bambareraz, woloferaz, txineraz errumanieraz edo ingelesez… gero eta gehiago dira Ermuan elkar agurtzeko ditugun erak eta ez dugu zu ere agurtzeko aukera hau galdu nahi, gainera, gure herrira etorri berria bazara, ongietorria ematen dizugu.

Ermuko Udalak immigration.ermua.es baliabideen gidaliburua prestatu du, agian beharko dituzun haibat baliabideri buruz informazioa emateko. Bide arina, eskuraerraza eta gero eta desberdinago eta anitzagoa den gure udalerri hau egunez egun osatzen ari diren pertsona guztioi egokitua.

Gidaliburua lau hizkuntzatan dago, informazio zehatza zure esku jartzeko eta zure beharrizanei eta aukerei egokitutako zerbitzua emateko. Zuretzako tresna baliagarria izatea espero dugu, gure udalerrian zure ahalmen guztiak aprobetxatzen lagunduko dizuna

Carlos Totorika Izagirre

Carlos Totorika Izagirre, Ermuko Alkatea



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea