Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Kontsumoari buruzko informazioa

Kontsumoari buruzko informazioa

Ermuko udalerrian bizi den edonork, bertan erosten edo kontraprestazio baten ordainetan produktu bat edo zerbitzuren bat erabiltzen badu kontsumitzailearen informaziorako udal bulego bat (OMIC) dauka bere esku. Ermuko Udalak doan ematen dizun zerbitzu bat da, kontsumitzaile edo erabiltzaile legez dituzun eskubideak defendatzeko.

Kontsumitzaile edo erabiltzailearen eskubideen artean kontsumo gaietako informazio- erreklamazio- eta hezkuntza-eskubideak daude, pertsona erabiltzaile edo kontsumitzaile legezko interes eta eskubide ekonomikoak babesteko.

Kontsumitzaileari informazioa emateko bulegoak KIB honako hauen bidez laguntzen dio kontsumitzaileari:

  • Telefonoari, etxebizitzari, aseguruei, bankuko zerbitzuei, etxeko zerbitzuei, bidaiei, hornidura zerbitzuei, laguntza teknikoari eta ibilgailuei buruzko kontsumoaren arloko informazioa. Hau guztia, batzen duen liburuxkak daude kontsumitzaile edo bezeroaren eskura.
  • Zerbitzuak erostean edo kontratatzean gerta daitezkeen gatazkak konpontzeko eta eskubideak defendatzeko informazioa edo bitartekaritza lana egitea.
  • Eusko Jaurlaritzari eta beste administrazio publiko batzuei erreklamazio-orriak aurkeztea eta arbitraje-eskaerak egitea, bai eta zerbitzuak ematen dituztenekin OMIC-ak kudeatzen dituen bitartekaritzak.
  • Kontsumoko gaiekin lotutako beste erakunde batzuei buruzko informazioa.

Osasun eta administrazio publikoari buruzko gaiak kontsumo eremutik at daude, beraz hauei buruzko erreklamazio eta kexuak dagokien organoetan kudeatu beharko dira.

Erreklamazio eta bitartekaritza eskaerak KIB bulegoan edo korreo elektronikoz burutu daitezke. Kasu guztietan eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa (aurrekontuak, kontratuak eta fakturak) aurkeztu behar dira.

Kontsumoari buruzko galderak bulegoan bertan, telefonoz edo korreo elektronikoz burutu daitezke Euskal Erkidegoan ofizialtasuna duten hizkuntza bietan.



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea