Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Euskara

Euskara

Euskara eta gaztelania Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizialak dira. Euskara Europan bizirik dirauen hizkuntzarik zaharrena da. Ermuan bertako biztanleen %29 euskalduna da eta beste %23k badu euskara-ezagutzarik.

Ermuko Udalak Euskara Sail bat du, ondorengo zerbitzu eta aukerak eskaintzen dituena:

  • Euskarari eta euskaraz udalerrian ikasteari buruzko informazioa.
  • Euskara ikasteko laguntzak eta establezimenduetan eta negozioetan kartelak jartzeko laguntzak.
  • Euskal kultura eta euskara bultzatzeko eta hedatzeko ekimenak.
  • Euskara kalean eta toki publikoetan garatzeko egitarauak.

Non?

Udal Euskara Zerbitzua

Ermuko Udalak euskara ikastea eta erabiltzea bultzatzen du. Atzerritarrek irakaskuntza arautuaren sistemaren bidez ikas dezakete euskaraz , baina euskaraz ikasten hasten direnentzako ikastaro bereziak ere badira.

AISA ikastaroak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorakoentzat dira AISA ikastaroak. Etorkinekin euskal gizartea ezagutzea eta hizkuntza ikasteko lehen urratsak ematea da helburua.

Ikastaro horietan, hainbat gauza lantzen da: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua... Ariketen ardatza gaiotako hiztegia da, baita hizkuntzaren oinarrizko ulermena ere (kaleetako errotuluak, kartelak...).

Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ditu, Immigrazio Zuzendaritzaren eta Kultura Saileko HABEren bidez.

Informazio gehiago

Euskara ikasteko beste baliabide batzuk

 



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea