Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Herritarren Segurtasuna

Herritarren Segurtasuna

Ermuan bi polizia ezberdin daude: Udaltzaingoa, udalaren menpekoa; Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa.

Halaber, Bilbon Polizia Nazionalaren egoitza dago. Polizia Nazionalak du eskumena atzerritartasunean, naziotasunean, nortasun agiriak emateko... Terrorismo gaietan ere eskumena du.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak izan ohi dituzte segurtasunari buruzko gainerako eskumenak.

Larrialdiak

larrialdi baten aurrean 112 doako telefono zenbakira deitu behar da

Larrialdi baten aurrean 112 doako telefono zenbakira deitu behar da; larrialdietarako zenbaki orokorra da. Telefono zenbaki horretan pertsona batek erantzuten du, eta kasuaren arabera, dagokion Zerbitzua (anbulantzia, suhiltzaileak, etab.) ohartarazteaz edo bertara deia bideratzeaz arduratzen da.

Zure deia Herritarren Segurtasunari buruzkoa bada, operadoreak Ertzaintzari deituko dio zuzenean eta haiek hartuko dute eskaera. Bestela, Durangoko Udaltzaingoari bidaliko dio, gaiaren arabera edo unean uneko egoeraren arabera.



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea