Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Erroldatzea

Erroldatzea

Erroldatzeak Udal-Erroldan, herriko bizilagun guztiak agertzen diren erregistroan, izena ematea esan nahi du. Espainiar herritartasuna nahiz atzerrikoa duen pertsona oro erroldatu daiteke, egoera administratibo erregularra nahiz irregularra eta edozein adin eduki arren.

Erroldatzea

Udalerrian bizi direnek erregistro honetan eman behar dute izena nahitaez.

  • Izapide ofizial, gizarte laguntza eta laguntza ekonomiko askotan baldintza bat izan daiteke.
  • Horri esker, Banako Osasun Txartela eska daiteke, edo adingabeak eskolan sartu edo udalerriko gizarte zerbitzuen laguntza jaso daiteke.
  • Pertsona horrek Espainian eta Ermuan bizi izan den denbora egiaztatzeko balio du.
  • Bizilagunen bizi-baldintzak hobetzeko programetan parte hartzea ahalbidetzen du.

Europako Erkidegokoa ez den atzerritarrak, iraupen luzeko egoitza-baimena, duenak salbu, Udal-Erroldan izen ematea berritu behar du izena eman zuenetik bi urte igaro baino lehen. Ez badu hori egiten, udalak baja eman diezaioke aurretik entzunaldia eman gabe.

Baldintzak

Erroldatzeko beharrezkoa da:

  • Adinez nagusia izatea edo adingabekoa izanez gero baimena izatea.
  • Udalerrian bizitzea eta helbide bat edukitzea erroldatzeko

 

Izapideak

Izena emateko inprimakia bete eta sinatu behar da.

Honako hau behar bezala identifikatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar da:

  • Espainiako herritartasunaren kasuan, Nortasun Agiri Nazionala da (NAN).
  • Erkidegokoak ez diren atzerrikoentzako balio duten dokumentu identifikatzaileak dokumentuan emandako Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia edo pasaportea dira. Adingabekoek Familia-liburua edo legez onartutako jaiotze-txartela behar dute.

Etxebizitzaren erabilera egiaztatzeko agiri bat aurkeztu behar da:

  • Jabea bada, jabetza-eskritura edo salerosketaren kontratu pribatu berriena edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiri berriena; kontratu berriena edo azken ordainagiria zerbitzu-konpainia batena ( ura, gasa, elektrizitatea, telefono finkoa, etxeko asegurua).
  • Indarrean dagoen alokatze-kontratua.
  • Aurreko agiriak eduki ezean, erroldatzeko baimena: Etxebizitzaren titularra etxebizitzan bertan erroldatuta badago, pertsona horren baimena, bere NANaren fotokopiarekin batera. Etxebizitzaren titularra bertan erroldatuta ez badago, pertsona horren baimena, eta etxebizitza berea dela ziurtatzen duen agiriren bat: jabetza-eskritura edo salerosketaren kontratu pribatu berriena edo egungo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiri berriena, edo zerbitzu-enpresaren baten kontratu berriena edo horien azken ordain-agiria: ura, gasa, elektrizitatea, telefono finkoa, etxearen asegurua... Alokairu-kontratua bada, errentariak eman beharko du baimena, eta horrekin batera bere NANaren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren fotokopia. Establezimendu kolektiboa bada, arduradunaren baimena beharko da, berorrek izenpetua eta establezimenduaren zigiluaz.

Adingabeko bat bere gurasoena ez den etxebizitza batean erroldatzen bada, gurasoen edo bere ordezkari legalaren baimen-dokumentu bat eduki beharko da derrigorrez.

Bizilekuz aldatuz gero, tramite guztiak egin behar dira ostera ere.

Non?

Erroldan alta emateko eta helbidea aldatzeko Ermuko Udaletxera joan beharko da, Abiapuntu bulegora.

Informazio gehiago



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea