Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Osasun-Txartelak

Osasun-Txartel Indibidualarekin (OTI)

Ohiko edo larrialdietako osasun-laguntza izateko eskubidea Osasun Txartel Indibidualaren (OTI) bidez adierazten da. Pertsona aseguratuei ematen zaie txartela.

Pertsona aseguratuak dira lan egiten dutenak eta nazionalitate espainiarra edo Espainian bizitzeko baimena duten atzerritarrak edo Europako Erkidegokoak izanda, baliabide ekonomiko propiorik ez dutela ziurtatzen dutenak.

OTI txartela lor daiteke, baita, onuradun moduan, hurbileko senidea aseguratua denean eta harekin bizi denean.

Non?

OTI, Osakidetza Osasun Zentroetan eskatu behar da ondoko dokumentuekin:

  • Familiaren errolda-agiria, bizitokian elkarrekin bizi diren pertsona guztiak agertzen dituena.
  • Identifikazio-agiria (jatorrizkoa eta fotokopia):
    • Espainiako nazionalitatea duten pertsonek, Nortasun Agiria (NAN) edo familia-liburua, 14 urtetik beherakoak badira.
    • Atzerritarrek, egoiliar-txartela.
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea ziurtatzen duen agiria, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egina.
  • Eskabide-orria.

Datuak egiaztatzen dituenean, Osasun Sailak etxera bidaltzen du txartela.

Txartela ematean, lehen mailako arretako sendagilea eta joan behar den zentroa egokitzen dira.

Erroldaturik egonez gero, eta Euskadi ez den beste autonomia erkidego batean lan egin izanda ere, eska daiteke OTI. Kasu horretan, lan-bizitza eta Gizarte Segurantzako txartela aurkeztu behar dira.

Euskal Herrian osasun-laguntza izatea onartzeko eskabidea

Euren egoera erregularizatu gabe duten atzerritarrek osasun-laguntzarako eskaria egin dezakete, baldintza hauek betetzen badituzte: Euskal Herrian erroldatuta egotea, Estatura gutxienez hiru hilabete lehenago etorri izana, baliabide ekonomiko propiorik ez izatea eta osasun arloko bestelako babesik izateko erarik ez edukitzea.

Eskatzaileari, gehienez ere, 3 hilabeteko epean emango zaio erantzuna eskutitzez. Aipatutako baldintzak betez gero, hauek onartuko zaizkio:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan urtebete baino lehenago erroldatuta dauden pertsonek eta 18 urtetik beherakoek osasun-laguntza osoa izateko eskubidea dute.
  • Urtebetetik beherako erroldatzea duten pertsonek larrialdietako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea dute. Haurdun dauden emakumeek, horrez gain, haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean ere izango dute laguntza.

Laguntza behar den bakoitzean aurkeztu behar da eskutitz hori osasun- zentroan. Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik du balioa.

Non?

Osakidetzako osasun-zentroetan eskatu behar da, agiri hauek aurkeztuta:

  • Erroldagiri indibiduala.
  • Identifikazio-agiriak (pasaportea aurkeztuz gero, argazkia, bisa eta mugetako sarrera- eta irteera-zigiluak dauden orrialde guztien kopia).
  • Osasun-laguntzarako eskabide-orria.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasun Lurralde Ordezkaritza



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea