Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Gizarte Zerbitzuak

Ermuko Udal Gizarte Zerbitzuak

Ermuko Udalak baditu zenbait gizarte-zerbitzu, pertsonekin, familiekin eta kolektiboekin esku hartzen dutenak honako gai hauek tartean: informazioa, trebetasun sozialak, autonomia fisikoa eta psikikoa, bizikidetza-harremanak, prestakuntza, lana, maila ekonomikoa, etxebizitza eta gizartean parte hartzea.

Ermuan bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak dira, pertsona horiek erroldatuta egon zein ez, herritartasuna edozein delarik eta bizitzeko baimena duten ala ez kontuan izanik.

Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Sarrera Udal Gizarte Zerbitzuen bitartez egin behar da, non pertsonalki zein telefonoz arreta ematen baitzaien zerbitzu horietara lehen aldiz joaten diren pertsonei.

Lehenengo hitzorduan informazioa eta biderapena ematen dira, eta kasuari buruzko hasierako balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio prozesu osorako.

Eginkizunak:

  • Gizarte eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta biderapena ematea eta baloratzea.
  • Banakoekin eta familiekin esku harzeko planak egitea, pertsona edo familia bakoitzari egokituak, egoera psikikoa eta soziala hobetzeko.
  • Babesik eza, arriskua, tratu txarra edota edozein pertsona (emakumeak, haurrak, adinekoak edo bestelakoak) bertan behera uztea.
  • Laguntza zerbitzua ematea interesa duenaren etxean bertan.
  • Pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko esku-hartze egitarauak lantzea, bazterketaren prebentzioa lehenetsiz.
  • Partaidetzaz jabearazteko eta hura sustatzeko egitarauak egitea.
  • Prestazioen tramitazioa kudeatzea.
  • Udalerriaren gizarte beharrak aztertzea, beharrezko baliabideak kudeatzeko edota sortzeko.

Baliabideak eta egitarauak

  • Profesional batek emandako banako laguntza.
  • Esku-hartze planak edo interesa duen pertsonarekin adostutako hitzarmenak.
  • Lege aholkularitza orokorra.
  • Atzerritarrentzako orientazio juridikoa
  • Gizarteratze eta laneratze programak.
  • Gizarte-hezkuntzako esku-hartze programak: adingabekoen eta familien hezitzaileak
  • Diru prestazioak.
  • Laguntza psikologikoko programak
  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.
  • Nagusientzako laguntza sanitario eta soziala.
  • Telelaguntza.
  • Eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar duten 60 urtetik gorakoentzako eguneko zentroak.
  • Adinekoen egoitzan sartzea.
  • Sentsibilizazio- eta bizikidetza-programak

Ermuko Udal Gizarte Zerbitzuak, etengabeko hobekuntzari begira, eta talde eta kolektibo berezien beharrizanei egokitze aldera, baditu beste zerbitzu eta programa batzuk, bai eta pertsonal teknikoa ere, gizarteratze eta lan-munduratze, hezkuntza, osasun, immigrazio eta bizikidetza, aukera berdintasun eta hirugarren adinaren gaineko gaien udal politikak garatzeko.

Esku-hartze eremuak

  • Eremu soziolaborala
    • Ibilbide soziolaboral pertsonalizatuak, pertsonaren autonomia eta gizarte- eta familia-sarea areagotzen eta komunitatean integratzen laguntzeko.
    • Talde-programak, partaidetza soziala sustatzeko.
  • Gizarte-hezkuntzako eremua
    • Adingabeen gizarte-bazterkeriaren prebentzioa eta horren kontrako borroka, hezkuntza-eragile ezberdinen artean talde-estrategia eta talde-lana egiteko modu ezberdinak sortuz.
  • Eremu soziosanitarioa
    • Arreta sozio-sanitarioak bere baitan hartzen du osasun-arazo larriak edo funtzio-mugapenak izateagatik, eta/edo gizarte bazterkeria arriskuan egoteagatik, arreta sanitario eta sozial aldiberekoa, koordinatua eta egonkorra, arretaren jarraitutasunean oinarritua, behar duten pertsonentzako zaintza-multzoa.
  • Immigrazio Zerbitzua
    • Immigrazio- eta kultura ezberdinen arteko bizikidetza- gaietako toki-politika dinamizatu eta garatzeko oinarrizko udal zerbitzua.

 

 



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea