Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

OINARRIZKO ORDAINKETA KONTUA

OINARRIZKO ORDAINKETA KONTUA IREKITZEA

ZER DA OINARRIZKO ORDAINKETA KONTUA?

Kontsumitzaile guztiek oinarrizko banku-zerbitzuetara sartzeko duten eskubidea da. Hau Europar Batasunean dauden pertsonentzat inklusio finantzarioa bultzatzeko modua da eta bankuen betebeharra da mota honetako kontuak eskaintzea eta hauei buruz informazioa ematea.

ZER INFORMAZIO EMAN BEHAR DU BANKUAK?

Mota honetako kontuak daudela eta herritarrek hauetara sarrera edukitzeko eskubidea dutela.

Bankuko beste zerbitzu batzuk ez direla kontratatu behar.

Kontua nola ireki eta itxi.

Zer ezaugarri dituen kontuak.

Zer komisio dituen eta doakoa noiz izan daitekeen.

Sor daitezkeen eztabaidak edo auziak nola konpontzen diren.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein kontsumitzailek. Bizileku-baimena ez duten pertsonek ere, beste dokumentu batekin identifika badaiteke, adibidez pasaportearekin.

Doakoa izango da gizarte zaurgarritasun egoeran edo finantza-bazterketa egoeran daudela egiaztatzen dutenentzat.

NOLA ESKATZEN DA?

Erabiltzaileak bankuan eskaera aurkeztu behar du. Bankuak jaso, bideratu eta 10 eguneko epean idatziz erantzun behar du onartu edo ukatu egiten duen.

BANKUAK NOIZ UKA DEZAKE?

Pertsona Espainiako banku batean beste kontu korronte baten jabe bada.

Kontua irekitzea nazioko segurtasunaren edo ordena publikoaren kontra badoa.

Pertsonak ez badu bankuak eskatzen duen informazioa ematen, kapitalak zuritzeari eta finantzazio terroristari aurre hartzeko araudia beteta.

INFORMAZIO GEHIAGO

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea