Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Etxebizitza lortzea

Etxebizitza lortzeko ohiko formulak bi dira: erostea edo alokatzea. Erosketa izanez gero, erosleak eta saltzaileak egindako salerosketaren kontratua eskritura publiko bihurtu ohi da. Hau da, notarioaren aurrean sinatzen dute kontratua eta Jabetza Erregistrora bidaltzen dute salerosketa egiaztatzeko. Etxea errentan hartuz gero, alde biek egin ohi dute dokumentu pribatu bat.

Etxebizitza librea, babestua edo titularitate publikokoa izan daiteke. Informaziorako zerbitzu publikoak daude, hala nola, (Etxebide); baita higiezinen agentzia eta sustatzaile pribatuak ere.

Etxebizitza eskuratzeko laguntza publikoak

Salmentarako nahiz alokairurako laguntza publikoak daude. Euskadin laguntza publikoak jaso ahal izateko Etxebide-Etxebizitza Euskal Zerbitzuan izena eman behar da; bertan, informazioa eta izena emateko bete behar den eskaera eskaintzen dituzte. Eskaeran, pertsonak etxebizitza berrian berekin batera biziko diren familiakoen oinarrizko datuak jaso behar ditu.

Informazioa eskuratzeaz gain, Etxebideren bulego laguntzaileen sarean eskatu eta eman daiteke orria.

Aukerak

Euskal Etxebizitza Zerbitzuan-Etxebide zenbait aukera daude:

  • Etxebizitza berria erostea (bi modalitate).
  • Erabilitako etxebizitza erostea.
  • Tasatutako etxebizitza erostea
  • Babes ofizialeko etxea alokatzea.
  • Etxebizitza soziala alokatzea.
  • Erabilitako etxebizitza alokatzea - BIZIGUNE PROGRAMA

 

Eskakizunak

Etxebideko erregistroan izena emateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • 18 urte beteta izatea, edota adin txikiko emantzipatua izatea.
  • Ermuan edo EAEko beste udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan (alokairuzkoa salbu).
  • Gutxieneko diru-sarrera batzuk egiaztatzea, eta gehienezko batzuk ez gainditzea.

Administrazioak datuok egiaztatuko ditu.

Atzerritarrek berton egoteko baimena eduki beharko dute, indarrean dagoena. Erosteko etxebizitza lortu nahi bada, iraupen luzeko baimena beharko dute.



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea