Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Parte-hartzea

Parte-hartzea

Herritarren parte-hartzea

Zer da?

Politika publikoak identifikatu, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko prest dauden prozedura, kanal eta organo instituzionalen multzoa da, bai eta herritarrei modu aktiboan entzuteko edozein tresna edo baliabideren multzoa ere.

Helburuak:

Esku-hartze publikoa behar duten premien asebetetzea hobetzea

Herritarrek gai publikoei buruzko erabakiak hartzeko orduan duten inplikazioa hobetzea

Herritarren parte-hartzea banaka edo taldeka gauzatu ahal izango da, aurreikusitako tresnen eta bideen arabera.

Banakakoa

Ermuko Udalaren webguneak herritarrekin elkartzeko gunea izan nahi du, herritarren parte-hartzea ahalbidetuz.

Banakakoa

Taldekoa

Kontseilu Sektorialak udal-kudeaketarako organo aholku-emaileak, parte-hartzaileak, informaziokoak, jarraipenekoak eta proposamena egitekoak dira, dagozkien politiken esparruan, eta horietan ordezkatuta daude kudeaketa-eremu zehatz batean lan egiten duten Ermuko erakunde, irabazi-asmorik gabeko antolakunde, elkarte eta gizarte-sektoreak.

Taldekoa

Elkarteak indartzea

Zer da?

Etorkinei eta/edo atzerritarrei helburu sozialak dituen elkarte bat sortzen laguntzen dien programa bat da. Elkarte horren helburuak eta jarduerak bat datoz immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko udal-politikarekin.

Helburuak:

1) Etorkinek tokiko eremuan parte har dezatela sustatzea.

2) Gizarte- edo kultura-beharrak kulturarteko ikuspegitik identifikatzeko tresnak ematea.

3) Udalerrian kultura-aniztasuna aintzatesten laguntzea.

Metodologia:

Arreta pertsonalizatua eta izapideen inguruko informazioa.

Erakunde bakoitzari egokitutako prestakuntza-saioak

Proiektuak egiteko oinarrizko orientazioa.

Hartzaileak:

Ermuan bizi diren atzerritarrak.

Non eska dezaket informazio gehiago?

Immigrazio Sailean



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea