Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Sentsibilizazioa

Arrazakeriaren aurkako astea

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Arraza-bereizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen martxoaren 21ean. Egun horretan, Sharpevilleko sarraskia gogoratzen da, 1960an Hegoafrikako Poliziak Apartheidaren aplikazioaren kontra protestatzen ari ziren manifestarien aurka burutua.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak behin eta berriz gogoratzen digu gizaki guztiak aske jaioak eta berdinak direla duintasuna eta eskubideei dagokienean, eta gaitasuna dutela gizartearen garapenari eta ongizateari modu eraikitzailean laguntzeko; halaber arraza-nagusitasunaren doktrina guztiak zientifikoki faltsuak direla dio, moralki gaitzesgarriak, sozialki bidegabe eta arriskutsuak, eta baztertu egin behar direla, giza arraza bananduen existentzia zehazteko teoriak bezalaxe.

Heburuak:

Arrazakeriaren aurkako Astea sentsibilizazio-jardueren programa bat da, eta, herritarrak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan kontzientziatu nahi ditu erakusketa, hitzaldi, eztabaida, zine-forum eta abarren bidez.

Programak:

  • 2011. Indarkeria, bullyinga eta xenofobia. Arrazakeriaren eraikuntza. Emakume etorkina.
  • 2012. Holokaustoaren irakaspenak. Immigrazioa eta osasun mentala.
  • 2013. Migrazioen nazioz gaindiko ikuspegia. Ama transnazionalak. Etxeko langileak.
  • 2014. Krisi ekonomikoa, globalizazioa, mugikortasuna. Itzulera-programak. Immigrazioaren eta bizikidetzaren udal estrategia, immigrazioaren aldeko itun soziala Ermuan
  • 2015. Immigrazioaren seme-alabak. Banantzeak eta birtopaketak. Inplikazio emozionalak hazkuntzan.
  • 2016. Gizakien salerosketa.
  • 2017. Klima-aldaketa eta migrazioak
  • 2018. Gorroto-delituak
  • 2019. Sareetako gorroto-diskurtsoari aurre egiteko estrategiak. Kazetariak arrazakeriaren aurka.

Informazio gehiago.

Immigrazio Sailean

----Link a carteles--

Aniztasunaren eskola

Aniztasunaren Eskola immigrazioaren gaiari buruzko prestakuntza-programa zabala da.

Hizkuntza-boluntariotza indartzeko programa legez sortu da, kulturen arteko komunikazioaren oinarrizko gaitasunak hobetzeko tresnez hornitzeko helburuarekin, kolektibo horrek agentzia-lana egin dezan.

Helburuak:

Herritarrak kulturen arteko bizikidetzaren alde heztea eta migrazioaren fenomenoa hobeto ezagutzen eta udalerrian dagoen kultura-aniztasuna onartzen lagunduko duen informazioa ematea.

Programak:

  • 2013. Komunitate musulmana Euskadin. Bizikidetzarako elementuak.
  • 2014. Afrika beltza. Ezagutu elkarrekin bizitzeko.
  • 2015. Seme-alaben hezkuntzaren erronka ama etorkinentzat.
  • 2016. Emakumea eta islama. Immigrazioa eta emigrazioa Euskadin krisialdian.
  • 2017. Ingurumena eta migrazioak. Emakumeen mutilazio genitala.
  • 2018. Gorroto-delituak. Immigranteei buruzko zurrumurruak Euskadin.
  • 2019. Kulturarteko eskumenak. Komunikazio-estrategiak Zurrumurruaren aurrean

Immigrazio Sailean

Immigrazioa Ermuan bertako biztanleen esanetan.

YouTube

Ermuko immigrazioaren youtube kanala

Immigrazioa Ermuan bertako biztanleen esanetan.

Pressplayrako esteka



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea