Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

Tituluak baliozkotzea

Atzerriko unibertsitate-tituluak baliozkotzea

Edozein pertsonak eska dezake atzerrian eskuratutako goi-mailako hezkuntzaren tituluak homolagatzeko.

Espainian, homolagazioaren bidez, balio ofiziala ematen diete titulu hauei. Eta onartzen denetik aurrera, atzerriko tituluak homolagatutako horren efektu akademiko edo profesional berberak ditu. Kasu batzuetan, homologazioa ematen da heziketa-baldintza osagarriak gainditutakoan.

Bi motatako homologazioak eskatu ahal dira:

  • Espainiako unibertsitateko titulu ofizial zehatza
  • Diplomatu edo Lizentziatu gradua

Non?

Euskadin dagoen Estatuko Goi-Ikuskaritzara jo behar da egiaztagiriak aurkezteko eta tasak ordaintzeko.

Unibertsitatetik kanpoko atzerriko titulu eta ikasketak baliozkotzea

Atzerriko hezkuntza-sistemako tituluen eta ikasketen homologazioa eska daiteke Espainiakoekin baliokidetzeko. Ikasketak hauxek dira:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua
  • Batxilergoko 1. maila
  • Batxilergo-titulua
  • Lanbide Heziketako ikasketak
  • Arte ikasketak

Egindako ikasketen baliokidetza ezagutzeko, baliokidetza taulak daude, herrialdeka.

Beste aldetik, lan kontuetarako, Espainiako DBHko 4. kurtsoaren aurrekoen parekoak diren atzerriko ikasketak onartzea eska daiteke.

Non?

Eskaerak, dokumentazioaz eta tasen ordainketaz batera, Zuzenean zerbituzan aurkezten dira.

Informazio gehiago

Homologazioen alorrean, badago Bizkaian horretan diharduen entitate bat, zeinak informazioa eta aholkularitza doan ematen dituen:

Kosmopolis



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea