Ayuntamiento de Ermua

Sección de utilidades

 

Galería de Fotos

Menú Principal

AISA

AISA

AISA etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak. Hauek Autonomia Erkidegoan bizi diren euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorako etorkinei zuzenduta daude.

Ikastaroek 60 orduko iraupena dute. Astean 6 ordu, hiru egunetan banatuta. Bertan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkataritza... Ariketetan aipaturiko gaiak, hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) lantzen dira, batez ere. Ikasketan laguntzeko hiztegi bat ematen zaie, oinarrizko hitzak biltzen dituena honako hizkuntzetan: euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, arabiera, txinera eta berberera.

Informazioa eskuratu eta matrikula egiteko:

Matrikula egiteko epea urte osoan zehar zabalik egongo da, taldea osatzeko 10 pertsona beharko direlarik gutxienez.



© Ayuntamiento de Ermua, 2015 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Teléfono: 943 17 90 10

Logo de la Unión Europea