Sección de utilidades
Espainian lan egiteko Lan- eta egoitza-bisatua behar da. Lan-baimenaren eskaera ez da izapidetuko atzerritarra Espainian irregulartasun egoeran badago.
Bisatuak jatorrizko herrialdeetako diplomaziako misio espainiarretan eskatzen dira eta salbuespenez beste atzerriko herrialdeetan. Bisatuaren eskaera pertsonala da.
Jatorrizko herrialdean pertsonalki eskatu behar da baimena. Lortzen diren epeak besteren kontura lan egiteak dituen antzekoak dira.
NON?
Atzerritarrek Lan- eta Egoitza-Baimena euren herrialdeko Diplomaziako Misio Espainiarrean eskatu behar dute.
Baimena lortzeko modu bi daude eta biak jatorriko herrialdean egin beharrekoak: Lehenengoa Espainian betetzeko zailak diren lanpostuei begira enplegatzaile batek egindako eskaintza arautu baten bidez. Ez da beharrezkoa izango lanpostua betetzeko zaila izatea langileak lehentasunetako bat badu (Espainian ezkontidea izatea, edo aita edo ama, baimena berrituta; edo nazionalitate espainiarreko semea edo alaba bere pentzuan edukitzea,…)
Kontingentearen bidez ere lor daiteke atzerriko langileentzako gehienezko lan-baimen kopurua, urtero finkatzen dena eta sektore eta gune geografikoen arabera banatzen dena, merkatu nazionala betetzeko gai ez den lanpostuak betetzeko. Prozedura horretan eskaintzak orokorrak dira eta Espainiak horri buruz akordioren bat duen herrialdeari zuzentzen zaizkio. Gainera, atal horretan hiru hilabeteko iraupena duten enplegua bilatzeko Bisatua deritzon modalitate bat dago. Bisatu horiek enplegua bilatzeko bisatu espezifikoak dira eta espainiarren seme-alabei eta bilobei ere zuzenduta daude.
Besteren kontura lan egiteko Baimena hiru eratakoa izan daiteke:
Berritzearen eskaerak ebazten den arte luzatzen du baimena. Administrazioak ez badu ebazpen hori hiru hilabeteko epean ematen, baimena existitu egiten da eta atzerritarrak berritzea eskatzeko eskubidea du administrazio- isiltasun positiboagatik.
NON?
Enplegu-eskaintzan Atzerritarrentzako Bulegoan aurkeztu behar dira Bilbon.
Espainian bizilekua ez duten atzerritarrek bizitzeko edo lan egiteko bisa eskatu behar dute jatorrizko herrialdeko espainiar misio diplomatikoan.