Sección de utilidades
Larrialdietako laguntza medikoa jasotzeko eskubidea estatuko zein atzerriko pertsona orok du, baina osasun-laguntza osoa jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea.
Horiek tramitatu gabe izanda ere jaso daiteke laguntza Osakidetzako zentroen bidez. Horrelakoetan, behin osasun arazoa artatuta laguntza medikoa doakoa izan dadin, osasun-zentro batera bideratuko da pertsona, eskabidea aurkez dezan.
Informazio gehiago
Ohiko ordutegian, 8:00etatik 17:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.
Ordutegi horretatik kanpora, eta larunbat eta jai-egunetan, Ermuko Osasun Zentrora edo Mendaroko Ospitalera joan beharko da.
112 doako telefonora ere deitu daiteke. Egoera aztertuta, jarraibideak ematen dituzte horretan.
Informazio gehiago